Udalekuak gauzatu dira udalerrian erroldatutako 250 haur baino gehiagorekin. Aurten, UDA Txikin jarduera ezberdinak egin ahal izan dituzte euskeraz eta bi txandatan: lehena ekainaren 24tik uztailaren 7ra bitartekoa izan da eta bigarrena uztailaren 10tik 21ra bitartekoa, 10:30etik 13:30erako ordutegian.

Gazte UDA, bestalde, 12 urtetik aurrerako umeei dago zuzenduta eta hainbat jarduera eskaintzen ditu, adibidez, ur guda, bublle balls, antzerki jokoak, izozki eta granizado tailerra eta Skatea. Gainera, ekainaren 30ean, 8 urtetik gorako 50 bat haurrek egun osoko txangoa egin zuten Santanderreko Forestal Park abentura parkean.

Plangintza hau aldaketak euki ahal ditu eguraldiaren arabera edo zerbitzuen beharren arabera. Ekintza guztiak arratsaldez izango dira; egun osoko irteerak izan ezik: Kosta Trail (uztailak 4), New diversion park (uztailak 10) eta Gamarra igerilekura (uztailak 18).