El Ayuntamiento de Urduliz ha finalizado las obras del puente de Zalbiderreka, que sirve de acceso a varias viviendas del barrio Zalbide. Dicho puente ha estado una temporada fuera de servicio debido a que sufrió un asentamiento y una rotura en el estribo y el tablero, lo que imposibilitaba su uso.

Zubia berritzeko lanak onartutako proiektuaren arabera egin dira; hots, aldaketa txiki batzuk egin dira batez ere errekaren ubideko nahiz inguruko zuhaitzen eta landareen gaineko kalteak minimizatzeko. Ingurumena berreskuratzeari dagokionez, ibaiertzeko espezieak landatu dira kanalizazioaren ertzetan, lurrak ereinda.

Obrek ustekabeko lanen diru-laguntza bat jaso dute Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Harreman Instituzionaletarako Sailaren eskutik, horien zenbatekorik ez baita aurreikusi aurrekontuetan. Obraren kostua 157.813,26 €koa izan da, eta horien %72, 113.625,55 €, diru-laguntzen bidez ordaindu da.