Basoko soilgune batean, Castor izeneko animalia harroputzak bere maisulan handia inauguratzen du: presa bat. Bi arratoiren laguntzaz, erreka baten ibilbidea blokeatzen du eta, horren ondorioz, uraren mailak gora egiten du, basoa inbaditzen eta aintzira handi bat eratzen da berehala. Castor oso harro dago bere sorkuntzaz, baina atsekabetuta dago inork ezin duelako bere maisulana miretsi. Bitartean, basoan, Azeriak eta Erbiak festa bat egiten dute Cresta, Pingüi, Jack, Foca, Sirena eta Hontz lagunekin. Festaren ondoren, Hontz bere zuhaitzea itzultzen da gaueko zaintzarako txanda egiteko, gauero bezala, eta konturatzen da zuhaitza ur-hariz inguratuta dagoela. Ikaratu egiten da eta basorantz sarten da, oso barrura. Lehen ez zegoen antzira handi bat ikusten duen arte. Hain dago txundituta, zorabiatu egiten da, eta, ur-mailak gora egin ahala, aintzira barruan flotatzen du presaraino. Sekula ikusi gabeko izaki bitxi batek ongi etorria ematen dio. Castor da, pozik dago Hontz bere gordelekura etorri delako. Azkenean norbaitek miretsiko dio! Biharamunean, goizean, Azeria eta Erbia konturatu dira Hontz desagertu egin dela. Bere lagunekin bilatzen dute baina, bat-batean, ezagutzen ez zuten laku bat aurkitzen dute. Nondik atera da ur hau guztia? Hontz ur-eremu handi honetako lekuren batean dagoela ondorioztatzen dute. Hontzen bilaketan, uraren maila gora doa etengabe eta basoa eta bere etxeak arriskuan jartzen ditu. Castorrak presa bota behar du basoa salbatzeko baina, prest egongo ahal da? Zeren truke?
Lekua: Urdulizko Kultur Etxea
Prezioa: 3,70€
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.
- Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
- Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
- Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
- Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
- Sarrerak eskudirutan:
Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.