Aurten ere, genero-ikuspegia duten filmen ziklo berrira gonbidatzen zaituztegu. Ziklo horren helburu nagusia da egungo sistemarekiko (patriarkatua) begirada, entzutea eta ahots kritikoa izatea. Hori lortzeko, zinemara etortzea nahi dugu!

INOLA Emakumeen Elkarteak bultzatutako ziklo hau indartzea erabaki dugu udal gobernutik. Gure ustez, ezinbestekoa da desberdintasunak ikusaraztea, eta, hori lortzeko, zineak eta zineman feministak diren emakumeek indarkeria matxisten aurkako borrokan herritar guztiak interpelatzen laguntzen digute, kontzientzia osoa hartuz.

Ziklo berri honetarako, 8 film prestatu dira guztira, urtean zehar proiektatuko direnak (hilean behin, udan eta gabonetan izan ezik) erabat doan eta eduki eta jarduera ezberdinekin, hala nola solasaldiak, work-kafea, opariak eta haurrentzako esperientzia berri bat. Hori guztia film motari eta publikoari zuzenduta dago, eta genero-estereotipoei, LGTBfobiari, arrazakeriari, indarkerien testuinguru kulturalari eta abarri buruz hausnartzen da. Nobedade gisa, euskarazko bi film ere proiektatuko dira.

Horregatik, eta ostiraletako hitzordura huts egitea nahi ez dugunez, Urdulizko Udaleko Berdintasun sailak haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen du 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Behar baduzu, gurekin harremanetan jarri helbide elektroniko honen bidez: berdintasuna@uribekosta.org

Apirilean proiektatu zen “Maudie, el color de la vida”” filma

Filmen zerrenda

– Urtarrila: Zinemaldiko filma: “As Bestas”
– Otsaila: “Erlauntza” Euskal Zuzendariak
– Martxoa: 8M “Txerritxoa”
– Apirila: Emakumea diziplina artistikoetan eta kirola “Maudie, el color de la vida”
– Maiatza: Homofobia zineman “Carmen y Lola”
– Iraila: Berdintasuna haurrentzako zinearen bidez “Ainbo, Amazoniako Gerraria” (azpitituluak)
– Urria: “Barbie” gazteentzako zinema
– Azaroa: 25A “Ellas hablan”

Etorri zinemara!