Datorren urriaren 4an, ostirala, 18:30ean, Plast & Co antzezlana izango da Urdulizko Kultur Etxean (doako sarrera). Bertan, gure planeta zaintzearen balioak, plastikoaren gehiegizko erabileraren arazoak eta plastikoaren erabilera murrizteko moduak transmititzen dira.

Familia antzerkia “Mikroplastikoei UKo” kanpainaren barruan kokatzen da, Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina.

Kanpainaren helburua gizakiok naturan sortzen ditugun inpaktuei buruzko ezagutza eta kontzientzia handiagoa sortzea da, ingurune naturaleko plastikoak eta itsasoetako mikroplastikoak bereziki azpimarratuz.

  • ADINA/NORI ZUZENDUA: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat gomendatua (familiartekoa)
  • HIZKUNTZA: euskara
  • IRAUPENA: 50-55 minutu
  • EGUNA: urriak 4
  • ORDUA: 18:30
  • LEKUA: Kultur Etxe Urduliz​