Uribe Kostako Mankomunitateak gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpaina bat jarriko du abian zemendiaren 25eko testuinguruan. “Ikusten ez dena, ere bada” lelopean, ekimenak emakumeenganako indarkeria mota guztiak ikusarazi nahi ditu, horietako asko gizartearentzat ikusezinak direla nabarmenduz.
Zazpi kubo jarriko dira eskualdeko udalerri desberdinetan, bakoitza emakumeen aurkako indarkeriaren eremu jakin batean oinarrituta. Zemendiaren 21etik aurrera jarriko dira eta honakoa salatuko dute:
-
-
-
-
-
-
- Barrika (Txikilandia Plaza): kirol-eremua
- Berango (Berangoeta Plaza): hezkuntza-esparrua
- Gorliz (Itsasbide Kalea): ingurune birtuala
- Lemoiz (Urizar Auzoa): familia eta bikotea
- Sopela (Urgitxieta Plaza): lan-eremua
- Urduliz (Antsonekoa Plaza): komunikabideak
-
-
-
-
-
Herritarrak zazpi udalerrietako ibilaldi batean parte hartzera gonbidatuta daude. Kuboen argazkiak atera eta sare sozialetan partekatu ahal izango dituzte, Mankomunitatea etiketauz eta #A25 eta #25N traolak erabiliz. Kuboetan, QR kode bat egongo da, altxatutako estruktura guztien informazioa ikusteko, bat eta hautatutako zazpi eremuekin lotutako bideo batzuk ere. Gainera, interesdunek iruzkinak, iradokizunak eta proposamenak hurrengo helbide elektronikora bideratu ditzakete: berdintasua@uribekosta.eus.
Hainbat jarduera antolatu dira udalerri bakoitzean, genero-indarkeriari eta emakumeen ahalduntzeari buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko:
- Barrika: “¿Cuántas muertas son muchas?” antzerki-dokumentala, gabonilaren 14an, Emakumeen Etxean – HITZA.
- Berango: autozainketei buruzko emakumeentzako tailerra, zemendiaren 21, 22, 28 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Aretoan.
- Gorliz: “Emakumeen topaketa maitasun erromantikoaren inguruan” tailerra, zemendiaren 22an, 18:00etatik 21:00etara, Sertutxena aretoan.
- Lemoiz: antzerkia (data eta xehetasunak baieztatzeke).
- Plentzia: “¿Cuántas mujeres son muchas?” antzerki-dokumentala, gabonilaren 13an, 19:00etan, Kultur Etxean.
- Sopela: “Patriarcado: organismo nocivo” dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, zemendiaren 22an, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.
- Urduliz:
- Uribe Kostako Emakumeen XV. Topaketa zemendiaren 23an, 10:00etatik 13:00etara, Urdulizko “Inola” Emakumeen Etxean.
- Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa, zemendiaren 25ean, Urdulizko Kultur Etxean 18:30etan.
- “Berdintasunerako bidea” prozesu parte hartzailea, zemendiaren 29ra arte, Urdulizko Kultur Etxean, Gaztelekuan, futbol zelaian eta polikiroldegietako paneletan.
- Onilne eta herritik dauden karteletako QR kodean, 2025eko urtarrilaren 20ra arte.
- Begirada barri bat: guztientzako zinema “Ellas hablan”, zemendiaren 29an, Urdulizko Kultur Etxean 18:30etan.
Uribe Kostako Emakumeen XV. Topaketa gogoetarako eta eztabaidarako gunea da, eta aurten “Ahots batuak, egindako bidea, etorkizuneko erronkak” lelopean garatuko da. Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatuta, ekitaldiak Uribe Kostako Mankomunitatearen eta Urdulizko Udalaren laguntza eta finantziazioa du.
Foro honetan Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria den Trinidad Vicente izango da, eta hizlari nabarmenak izango dira, hala nola Mariqueta Vázquez historialaria eta (AMES) Zahartze Osasungarriaren aldeko Emakumeen Elkarteko presidentea, eta Nerea Novo kazetaria eta EMARGIko ikerketa eta proiektuen zuzendaria. Esther Lobatok zuzendutako “Nuestro Yoni” antzezlana ere izango da.
Jarduera horiek leku mugatuak dituzte (Berango eta Gorliz). Izena emateko, 652 773 780 telefono zenbakia erabil daiteke, Whats App bidez edo telefono deiaren bidez, 8:30etatik 13:30etara.