Irailean umeentzako liburuen txokotxu barria inauguratu genuen Urdulizko Kultur Etxean.

Haur mordoa bildu zen beren senitartekoekin batera prestatutako ekitaldian eta arratsalde oso polita pasatu genuen Benito Otazua Asua urduliztarrak euskaratutako Andersenen ipuinak kontatzen.

Gaur egun, haur askok erabiltzen dute haientzat pentsatutako espazio hori, mundu berriak esploratu eta irudimena hegaldatzen uzteko.