Txiki Rock familia eta musika batzen dituen ikuskizuna da. Ekitaldi honen bidez, Euskal Herriko Rockean hasiko dira txikiak eta helduek gaztetan entzuten zituzten abestiak gogora ekarriko dira. Kortatu, Itoiz, Hertzainak eta hain maitatuak eta gogoratuak diren beste hainbat talderen hitak entzungo dira berriro. Helduek eta txikiek Rocka egoera garbian senti dezaten eta euskarari parte-hartze handia eman diezaioten.
Urdulizko Kultur Etxean
Prezioa: 10,30€
Sarrerak salgai:
  • Totemean (Txartel bidezko ordainketa):

-Astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

-Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera.