Pasadan ostiralean, urtarrilak 12, 100 urduliztar baino gehiago elkartu ginen Kultur Etxean, elkarteari ongi etorria emateko asmoz. Bertan, kluba eta programatutako hurrengo jarduerak ezagutu genituen giro ezin hobean.
Azaroaren 12an egin da urteko azken ibilbidea, Santa Marina baseliza, besteak beste, bisitatzeko aukera eman duen ibilaldi batekin. 2023ko Txiri Txiri proiektua azaro honetan amaitu da, Urdulizen ibilaldi historiko bat eginez. Ibilbide horrek amaiera ematen dio aurten ekainaren 4an hasi zen proiektuari, Plentziarako ibilbide batekin. Proiektu honekin, Urdulizko Udalak inguruko natura, kultura eta historia ondareari balioa eman nahi dio, eta, horrez gain, biztanleen artean ohitura osasungarriak eta gizarte-kohesioa sustatu nahi ditu. Proiektu honek urteak daramatza funtzionatzen, eta gero eta harrera handiagoa du. Aurtengo lehenengo ibilbidea Urduliztik Plentziara egindakoa izan zen. 4 orduko jardunaldian, parte-hartzaileek gure inguruan ditugun espezie inbaditzaileei buruzko […]
Irailean umeentzako liburuen txokotxu barria inauguratu genuen Urdulizko Kultur Etxean.
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik:
“Cocinando en familia” ha sido uno de los talleres más divertidos y demandados por las familias urduliztarras, donde niños y niñas de entre 8 y 16 años han aprendido a cocinar junto con sus aitas en el Gazteleku durante los meses de mayo y junio.
Gero eta pertsona gehiagok ikasi, entrenatu eta lehiatu nahi dute boxeoaren eta kickboxingen artean. Hori Basakick Klubean ere nabarmentzen da, harrobiko lanari eta egindako gizarte-lanari esker, kirolari berriak ateratzen eta arrakasta handiko ekitaldi ugari antolatzen jarraitzen baitute.
Orain arte burututako ibilbideek izan duten arrakasta ikusita, Udalak berriro abian jarri ditu osasuna zaintzeko eta udalerriko ingurune naturala ezagutzeko oinezko ibilbideak.
Udalekuak gauzatu dira udalerrian erroldatutako 250 haur baino gehiagorekin. Aurten, UDA Txikin jarduera ezberdinak egin ahal izan dituzte euskeraz eta bi txandatan: lehena ekainaren 24tik uztailaren 7ra bitartekoa izan da eta bigarrena uztailaren 10tik 21ra bitartekoa, 10:30etik 13:30erako ordutegian.
Ez dago datorren ekitaldiak-rik.