• Euskararen astean, abenduaren 3ko ospakizunaren inguruan, Urdulizen, umeei eta helduei zuzendutako hainbat jarduera egin ziren bi egunetan zehar, eremu guztietan hizkuntzaren erabilera sustatzeko. Larunbatean, eta egunak lagundu ez bazuen ere, kalejira musikatua egin zen Mauratza plazatik Elortza plazara arte. Bertan, herriko taldeek eta elkarteek parte hartu zuten; Beti Lagunak, Iratxo Gorria, Gure Esku, Urdulizko Eskubalioko Taldea eta Elortza Eskola, besteak beste, musika estilo desberdinak abesten eta kaleetan euskal giroa sortzen. Iluntzean, 21.00etan, Asago musika taldearen kontzertua izan zen Txiberri tabernako frontoian. Igandean, ostera, eguraldi ona zela aprobetxatuz, egun horretarako programatuta zeuden ekintza guztiak metro gaineko plazazara bideratu ziren. Bertan, goizeko […]

  • Euskara herriko bazter guztietara zabaltzeko gogoarekin, Urdulizen Berbalagun egitasmoa martxan jarri da, Euskara Lan Taldearen eskutik. Berbalagun euskara erabili eta euskaraz bizi eta disfrutatu gura duten guztientzako proiektua da, eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu,  betiko euskaldunak eta euskaldun berriak elkartuta gure aisialdian euskaraz berba egiteko aukera izan dezagun. Egitasmoa aurkezteko, urriaren 27rako deialdia egin zen. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta bertan bi ekimen hauek bideratu ziren: Berbalagun talde egonkorrak sortzeko lehen urratsak ematea. Talde hauek astero edo aldiro elkartzen dira, euskara erabili eta euskaraz gustuko ekintzak egiteko Euskaltzaleen whatsap taldea sortzea, lantzean behingo ekintzak (hitzaldiak, tailerrak, ibilbideak, ikastaroak…) […]

  • Udalekuak gauzatu dira udalerrian erroldatutako 250 haur baino gehiagorekin. Aurten, jarduera ezberdinak egin ahal izan dituzte euskeraz eta bi txandatan: lehena ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartekoa izan da eta bigarrena uztailaren 10tik 21ra bitartekoa.

Agenda

Ez dago datorren ekitaldiak-rik.