Joan den ostegunean, ekainaren 22an, Washington DCko “New Life Foundation” orkestra eta abesbatzaren kontzertua izan zen Kultur Etxean. Uribe Kostako METAS elkarteak eta Urdulizko Udalak musikari gazte talentudun eta konprometituen ongintzazko kontzertua antolatu dute, harrera oso ona izan zuena.