Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik antolatutako Mintzodromoa bueltan da. Datorren azaroaren 22an ospatuko da Sopelako Udaletxeko plazako karpan, goizeko 10:00etatik aurrera.
Ekimen honek aukera paregabea eskaintzen die Uribe Kostako herritarrei euskaraz aritzeko, elkarlanean eta giro informal batean. Ekitaldi honek euskararen erabilera sustatu nahi du eguneroko elkarrizketetan, hizkuntza praktikatzen eta harremanak eraikitzen lagunduz.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, antolakuntza egokia bermatzeko. Horretarako, interesdunek azaroaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, hurrengo helbidera idatziz: euskera2@uribekosta.eus
Ez galdu euskaraz mintzatzeko aukera hau, etorri Sopelara eta izan zaitez mintzakide!