Iñaki eta Nico Williams-ek lehen pertsonan kontatutako dokumentala. Bi anai, futbolari, euskaldun eta beltzek, ghanatarren ondorengoak, euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez euren historia harrigarria erakutsiko digute. Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekzio ezberdinekin parte hartu zutenetik, 40 urteren ostean Athletic Club-ek Errege Kopa irabazi eta Nicok Eurokopan irabazi arte. Nazioarteko bi izar, beren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre, beren bizitza markatu duten gatazken bidez: arrazismoa, identitatea, frustrazioa, anbizioa eta arrakasta.

Lekua: Urdulizko Kultur Etxea

Prezioa: 4,75​€

Trailerra​

Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.

  • Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
    • Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
    • Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
  • Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada​
  • Sarrerak eskudirutan:
    • Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.
  • ​Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat.

NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko​.​​​