Alfonso irudimen handiko 11 urteko mutikoa da. Abenturazale familia baten ondorengoa denez, besteentzat ikusezinak diren munstroei aurre egiten die etengabe, bere herria babesteko helburuarekin. Bere lagun bakarra, Pancho, ondoan bizi da, baina bere adiskidetasuna isilpean gorde behar da, bien familiak aurrez aurre baitaude. Ekaitz misteriotsu bat hurbiltzen denean, Carrasco izeneko enpresari bat herrira iristen da eta proposamen bat egiten hasten da, familia askok, Alfonsorenak izan ezik, errefusatu ezin dutena. Horren ondorioz, etxeak saldu eta “Carrasko Land” izeneko jolas-parkea duen luxuzko bizitegi-konplexu batera joango dira bizitzera. Zerbait arraroa gertatzen ari dela susmaten duen pertsona bakarra Alfonso da. Pancho eta Victoria (Panchoren laguna eta Alfonsoten maitasun sekretua) erreklutatzea erabakitzen du basoetan sartzeko, ekaitzaren atzean dagoela uste duen munstro bat harrapatzeko helburuarekin. Beren istorioaz erabat konbentzituta ez dauden arren, misioarekin bat egitea erabakitzen dute, eta Carrasco horiek geldiarazten saiatzen da kosta ahala kosta.
Lekua: Urdulizko Kultur Etxean
Prezioa: 3,70€
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.
- Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
- Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
- Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
- Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
- Sarrerak eskudirutan:
Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.