Pasadan ostiralean, urtarrilak 12, 100 urduliztar baino gehiago elkartu ginen Kultur Etxean, elkarteari ongi etorria emateko asmoz. Bertan, kluba eta programatutako hurrengo jarduerak ezagutu genituen giro ezin hobean.

Joan den azaroan, gure herrian, Belatzgorri Mendi Kluba jaio zen. Santamariñe haitzetatik gertu sortu zen Urdulizen erreferente izateko asmoz. Dagoeneko 100 bazkide ditu, eta mota guztietako ekitaldiak eskeiniko dituzte: mendi-eskalada, mendi- irteerak, neguko jarduerak, barranko jaitsierak, orientazioa, formazioa eta gure eremuan lekua duen proposaturiko beste edozein.

Belatzgorri Mendi Klubari buruz

Belatzgorri Mendi Kluba Bizkaiko Mendizale Federazioko kide da, eta 2023ko abendutik aurrera bazkide berriak onartuko ditu, federazio horren jardueretan federatzeko 2024an.

Hauxe da harremanetarako helbide elektronikoa: belatzgorrimendikluba@gmail.com