Ekitaldiak kargatzen

Datorren martxoaren 8an, urtero bezala, Urdulizko Udalak, Inola elkarte feministarekin, Urdulizko Eskubaloi taldearekin eta Andra Barriak emakumeen kontseiluarekin batera, berdintasunerako bidea marrazten jarraituko duen baldosa bat inauguratuko du. Horretarako, aurten ere, Urduliztarren artean esaldiak batzen ari gara, horien artetik hurrengo baldosan joango dan esaldia aukeratzeko.

Zure esaldia bidali ez baduzu, oraindik garaiz zaude hil honen 31 baino lehen egiteko esteka honen bidez edo Urdulizko establezimenduen erakusleihoetan aurkituko duzun QR kodea eskaneatuz.

Parte-hartzeko epea 2024ko urtarrilaren 31ra arte irekia.

Eskerrik asko parte-hartzeagatik!