Datorren barikuan, urtarrilak 24, “Butroeko Uso Ero” liburuaren aurkezpena izango da Urdulizko Kultur Etxean 19:00etan.
Oihane Amantegi idazlea eta Unai Gonzalez irudigilea egongo dira bertan.
Anima zaitez eta etorri liburua ezagutzera!
Sinopsia
Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Mota guztietako pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu, gogoaren sakonenera eramango zaituztenak.
Gure protagonista neska gazte bat da, abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikustearekin amesten duena. Ezkutuan sartzeko moduren bat aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. Plan on bat zehaztea ez da nahikoa izango, bere pentsamenduak gero eta nahasiagoak baitira; errealitatea, gero eta ulergaitzagoa. Badirudi mundu guztiak mezu bera xuxurlatzen diola: “”Uso Ero””.
Kontakizun gotiko honek erabat liluratuko zaitu: izu psikologikoa, poesia eta umorerik jatorrena. Non dago ametsa errealitatetik bereizten duen lerro fina?