Urdulizko Udala 2018az geroztik dabil Berdintasunaren Bidean Proiektu Parte-hartzailea egiten, berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea eta indarkeria matxistak prebenitzea helburu duena. Urdulizko bizilgunek eta udalerriko hainbat elkartetako kideek osatutako talde eragilean sustazten du proiektua, eta interesa duen edonork parte har dezake.
2023-2024 ikasturtean hainbat ekintza egin ziren: kolektibo desberdinei zuzendurako hitzaldiak eta tailerrak, hala nola: hezkidetzari eta familientzako jostailu ez-sexistak aukeratzeari buruzko hitzaldi bat, artearen bidezko autoestimu-tailer bat, idazketa terapeutikoko beste tailer bat Elortza ikastetxean genero-rolak eta -estereotipoak eraisteko tailer bat eta Urdulizko adingabeek zentroko mutilekin maskulinitateak lantzeko gizarte-antzerkiko tailer bat. Era berean, proiektuaren alderdi nagusietako bat, hasiera-hasieratik, berdintasunaren eta tratu onaren aldeko esaldien bilketa parte-hartzailea da. Bertan, herritarrak animatzen dira beren esaldia hainbat bidetatik bidaltzera (azaroaren 25eko astean jartzen diren panelak, Whats App-a, QR kodea eta emandako posta bidez). Talde eragileak aukeratzen du esaldi irabazlea, eta martxoaren 8an inauguratzen den baldosan jartzen da. 2024ko martxoaren 8an baldosa jarri zen Kultur Etxearen aurrean, esaldi honekin: “feminismoa hain indartusa ez balitz, ez lirateke hainbeste ahaleginduko gutxiesten”. Horrela, urtez urte, herritar guztien arteko berdintasunerako bidea eraikitzne ari gara, benetako berdintasuna eta indarkeria matxistarik gabeko gizartea izango dituen etorkizun baten alde.
Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailerko Berdintasunaresko Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza jaso du. 2023ko irailetik 2024ko irailera bitarteko proiektuaren kostua 14.520€-koa izan da; 2024an 9.680€-ko gastua egin da, eta horretatik %80a baino gehiagoko dirulaguntzas eman da, hau da, 8.100€-koa.