Euskara herriko bazter guztietara zabaltzeko gogoarekin, Urdulizen Berbalagun egitasmoa martxan jarri da, Euskara Lan Taldearen eskutik.

Berbalagun euskara erabili eta euskaraz bizi eta disfrutatu gura duten guztientzako proiektua da, eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu,  betiko euskaldunak eta euskaldun berriak elkartuta gure aisialdian euskaraz berba egiteko aukera izan dezagun.

Egitasmoa aurkezteko, urriaren 27rako deialdia egin zen. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta bertan bi ekimen hauek bideratu ziren:

  • Berbalagun talde egonkorrak sortzeko lehen urratsak ematea. Talde hauek astero edo aldiro elkartzen dira, euskara erabili eta euskaraz gustuko ekintzak egiteko
  • Euskaltzaleen whatsap taldea sortzea, lantzean behingo ekintzak (hitzaldiak, tailerrak, ibilbideak, ikastaroak…) antolatzeko edo inguruan antolatzen direnen berri emateko.

Apurka-apurka taldeak sortzen doaz. Gaur egun 24 urduliztar astero 4 talde egonkorretan biltzen gara: eguaztenetan, 18:30ean, Asua Berrin; eguenetan, 11:45ean, Kalma tabernan; 2 talde barikuetan, 19:00etan, Txozna tabernan. Bestalde, Kultur Etxean izaten diren genero ikuspegiko filmak elkarrekin ikusi eta komentatzeko taldea ere sortu da. Eta Berbalagun ibiltaria ere aurrera doa, Urdulizko inguruetatik edo ondoko herrietatik ibilaldiak egiteko taldea.

Animatu parte-hartzen!