​​Datorren ostiralean, apirilak 25, ​”Begirada barri bat” zikloaren beste pelikula berri bat ​egongo da Urdulizko Kultur Etxean.

Pelikula “Colette” izango da 18:30etan.

Filma doan izango da eta ​3 eta 11 urte bitrarteko umeentzako haurtzaindegi zerbitzua ​egongo da. Zerbitzua asteazkenera, apirilak 23, arte eskatu ahal da.

Sarrerak eskuragarri daude iada Kultur Etxean. ​

OHARRA: Filmak gaztelerazko azpitituluak izango ditu entzuteko zailtasunak dituzten pertsonak ere filamz goza dezaten.

Hurrengo ordutegian:

  • Astelehenetik barikura 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Zapatuetan 9:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera​

Sinopsia​

Colette, landa-ingurune batean hazitako emakume inkonformista, Willy karismatiko eta egozentriko intelektualarekin ezkonduko da. Colettek Parisen izandako esperientzian oinarritutako eleberriak idazten ditu, bere senararen izenpean argitaratuko direnak. “Claudine” eleberrien sagak arrakasta izatera iristen denean, Colettek Willyri aurre egingo dio bere obraren eskubideak eta askatasun pertsonala eskatzeko.

Trailerra​