Gero eta pertsona gehiagok ikasi, entrenatu eta lehiatu nahi dute boxeoaren eta kickboxingen artean. Hori Basakick Klubean ere nabarmentzen da, harrobiko lanari eta egindako gizarte-lanari esker, kirolari berriak ateratzen eta arrakasta handiko ekitaldi ugari antolatzen jarraitzen baitute.

Ikasle ugari dituzte, eta gehienak forman jartzeko gustuko kirola eginez giro onaz gozatzen duen jendea dira. Datorren denboraldiari begira, gainera, berrikuntza garrantzitsuena da Klubak TXIKIBOX klaseak eskainiko dituela 4 urtetik gorakoentzat.

Emaitza izugarriak lehiaketa-mailan

Kirol-mailari dagokionez, 2023ko lehen erdialdea garrantzitsuena izan da, Bizkaiko eta Euskadiko boxeo eta kickboxing txapelketetan emaitza onak lortu eta irabazle ugari  izan baitituzte. Espainiako txapelketak udan izango dira, eta horietan ere hainbat domina lortzea espero da.

Txikienek ere TXIKIBOXen hainbat gaualdi (boxeoa eta kickboxinga), open eta jardunaldi egin dituzte eta horietan parte hartu dute Euskal Herriko geografia osoan zehar eta estatuko zati batean. Eta beste urte batez, hainbat gaualdi egin dira Urdulizen (boxeoa eta kickboxinga), eta jende ugari gerturatu da, Iparralde kiroldegiko plaza-edukiera agortuz.

Azkenik, aipatu behar da aurten Euskadiko Federazioarekin elkarlanean aritu garela, Euskadiko kickboxing (RING) txapelketak Urdulizen egiteko. 

Sobre el Club Basakick

El Club Basakick trabaja boxeo y kickboxing en todas sus versiones. Sin contacto, con contacto controlado (light) y con contacto completo (Amateur y Profesional).

Basakick está en el Polideportivo Iparralde, trabajando desde los 4 años (TXIKIBOX). Las personas interesadas en practicar este deporte de contacto tanto con objetivo deportivo, como por preparación física, pueden ponerse en contacto a través de este número de teléfono (Jabi: 675 71 31 62).

Más información en www.basakick.net