Pasadan ostiralean, urtarrilak 12, 100 urduliztar baino gehiago elkartu ginen Kultur Etxean, elkarteari ongi etorria emateko asmoz. Bertan, kluba eta programatutako hurrengo jarduerak ezagutu genituen giro ezin hobean.
Auzolan bat egin zen, Urdulizko udalaren babesaz, Haurbasoko eremuan aurreko urteetan moztu ziren eukaliptoen berrihasitako kimuak mozteko.
Azaroaren 12an egin da urteko azken ibilbidea, Santa Marina baseliza, besteak beste, bisitatzeko aukera eman duen ibilaldi batekin. 2023ko Txiri Txiri proiektua azaro honetan amaitu da, Urdulizen ibilaldi historiko bat eginez. Ibilbide horrek amaiera ematen dio aurten ekainaren 4an hasi zen proiektuari, Plentziarako ibilbide batekin. Proiektu honekin, Urdulizko Udalak inguruko natura, kultura eta historia ondareari balioa eman nahi dio, eta, horrez gain, biztanleen artean ohitura osasungarriak eta gizarte-kohesioa sustatu nahi ditu. Proiektu honek urteak daramatza funtzionatzen, eta gero eta harrera handiagoa du. Aurtengo lehenengo ibilbidea Urduliztik Plentziara egindakoa izan zen. 4 orduko jardunaldian, parte-hartzaileek gure inguruan ditugun espezie inbaditzaileei buruzko […]
Euskararen astean, abenduaren 3ko ospakizunaren inguruan, Urdulizen, umeei eta helduei zuzendutako hainbat jarduera egin ziren bi egunetan zehar, eremu guztietan hizkuntzaren erabilera sustatzeko. Larunbatean, eta egunak lagundu ez bazuen ere, kalejira musikatua egin zen Mauratza plazatik Elortza plazara arte. Bertan, herriko taldeek eta elkarteek parte hartu zuten; Beti Lagunak, Iratxo Gorria, Gure Esku, Urdulizko Eskubalioko Taldea eta Elortza Eskola, besteak beste, musika estilo desberdinak abesten eta kaleetan euskal giroa sortzen. Iluntzean, 21.00etan, Asago musika taldearen kontzertua izan zen Txiberri tabernako frontoian. Igandean, ostera, eguraldi ona zela aprobetxatuz, egun horretarako programatuta zeuden ekintza guztiak metro gaineko plazazara bideratu ziren. Bertan, goizeko […]
Euskara herriko bazter guztietara zabaltzeko gogoarekin, Urdulizen Berbalagun egitasmoa martxan jarri da, Euskara Lan Taldearen eskutik. Berbalagun euskara erabili eta euskaraz bizi eta disfrutatu gura duten guztientzako proiektua da, eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu, betiko euskaldunak eta euskaldun berriak elkartuta gure aisialdian euskaraz berba egiteko aukera izan dezagun. Egitasmoa aurkezteko, urriaren 27rako deialdia egin zen. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta bertan bi ekimen hauek bideratu ziren: Berbalagun talde egonkorrak sortzeko lehen urratsak ematea. Talde hauek astero edo aldiro elkartzen dira, euskara erabili eta euskaraz gustuko ekintzak egiteko Euskaltzaleen whatsap taldea sortzea, lantzean behingo ekintzak (hitzaldiak, tailerrak, ibilbideak, ikastaroak…) […]
Herriak berriro ere bere elkartasuna erakutsi du, Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunarekin bat eginez pasa den urriaren 13an, Udaletxearen fatxada arrosa kolorearekin argiztatuta.
Urdulizko Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarri du 2023ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa eta honen bitartez, udalerrian erroldatuta dauden lau pertsona kontratatu dira.
Ez dago datorren ekitaldiak-rik.