Diplodocus dinosaurio txiki eta bitxi bat da, zeinen gurasoak egoera misteriotsuetan desagertzen direnak. Ted izeneko artista guxtietsi batek marraztutako koiki batean bizi da. Editoreak dinosauroen komikiak bere karrera geldiarazten diola sinetsita, Ted-ek borragoma bat hartzen du… eta Diplodocusen mundua “zuritsaunak” irensten hazten da. Iheska, Diplodocus komiki batetik bestera teletransporta daitekeela ohartzen da. Bidean, Hocus Pocus azti baldarra, Irakasle Nervekowsky zientifiko bitxia eta Entomologia pilotu adoretsua ezagutuko ditu. Elkarrekin, fantasiazko izakiz eta leku harrigarriz betetako abentura handi batean murgiltzen dira. Baina Diplodocusen gurasoak salbatzeko, lehenik beren buruarengan sinetsi behar dute eta Ted gauza bera egiteko konbentzitu.
Lekua: Urdulizko Kultur Etxean
Prezioa: 3,70€
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.
- Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
- Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
- Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
- Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
- Sarrerak eskudirutan:
Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.