Bridget bakarrik dago duela lau urte alargundu ondoren, Mark Sudanen hil zenean misio humanitario baten. Billyren ama da, bederatzi urtekoa, eta Mabelena, lau urtekoa, eta linbo emozional moduko batean dago, haurrak zaintzen dituen bitartean bere lagun onenen eta Daniel Cleaver maitale ohiaren laguntzarekin. Shazzer, Jude eta Tom bere lankideek, Mirandak, bere amak eta ginekologoak, Rawlings doktoreak, osatutako familia urbanoak presionatuta, bizitzaz eta maitasunaz interesatzera behartuta sentitzen da. Berriro lan egiten du, baita hitzoduen app batetin probatu ere, eta horren bidez, bera baino gazteagoa den ameslari bat ezagutzen du. Emakume langilea, etxekoandrea, ama eta maiteminduta (erdizka), Bridgetek aurre egin behar dio ama perfektuak eskolan epaitzeari, Billyz arduratzen da, ez baita ohitu aitarik ez izatera, eta harreman bitxia du bere semearen Zientzietako irakasle oso arrazionalarekin.
Lekua: Urdulizko Kultur Etxea
Prezioa: 4,75€
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.
Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
- Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
- Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
Sarrerak eskudirutan:
- Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.