Datorren astelehenetik, zezeilak 24, astelehenera, martxoak 10, arte “Ingurumenak eragindako pertsonen migrazioa eta lekualdatzea” erakusketa egongo da Urdulizko Kultur Etxean. Ordutegia hurrengoa da:
Astelehenetik barikura 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
Zapatuak 9:30etatik 14:00etara
Erakusketak herritarrak informatu eta sentsibilizatu nahi ditu munduko erronka nagusietako bati buruz, ingurumen-krisiari buruz, arreta errealitate hori gehien pairatzen ari diren pertsonengan jarriz.
Erakusketak ingurumen-krisia aztertzen du, eta krisi horren zergatia eta ondororioak azaltzen ditu, hala nola arrazoi klimatikoagatiko migrazioak, arreta berezia jarriz ingurumenaren defendatzaileek jasaten dituzten borroketan eta arriskuetan. Eta ekintzarako deia egiten du: irtenbideak emanez bisitaren mobilizazioa eta inplikazioa sustatzeko ekintza klimatikoan eta giza eskubideen defentsan.