​​​Datorren zapatutik, zezeilak 1, hilaren azkenengo barikura, otsailak 28, Urdulizko Kultur Etxeak laguntza-baliabideak batuko ditu. Ordutegia:

9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara astelehenetik barikura

9:30etatik 14:00etara zapatuetan

LAGUNTZA TEKNIKOAK EMATEKO DEIALDI KOLEKTIBOA

Elkartasunerako eta gizarte-estaldurako sareak ehuntzen

Laguntza teknikoak garaiz eta modu unibertsalean bermatzea

Gizarte Premiei buruzko Inkestaren azken emaitzen arabera, etxeen %9,3k eskatu ditu mendekotasuna duten pertsonak zaindu eta artatzeko zerbitzuak Euskadin, azken urtean. 2006.urtetik gaurdaino izandako kopururik handiena da.

Inkesta horren datuek adierazi dutenez, biztanleen %33,7k du mugaketa edota mendekotasun bereziko egoeraren bat. Horri dagokionez ere, 2006.urtetik gaurdaino izandako kopururik handienaz ari gara.

Esparru horretan, ulergarria da eguneroko bizitzan laguntzeko baliabideak, hala nola gurpil-aulkiak edo taka-takak, garaiz bereganatzeak duen garrantzia, autonomia pertsonala eta zianketak errazten baitituzte, bereziki egoera ahulenetan.

Laguntza-sareak ugaritzea
Hala bada, Bizkaiko udalekin, erakundeekin eta beste gizarte-eragile batzuekin ahaleginak batzen badira, baliabide horiek gehien behar dituztenen eskura azkarrago eta modu ekitatiboagoan eta oso espezializatuan jartzea lortuko dugu.

Aliantza horri esker, baliabideak optimiza daitezke eta, batez ere, laguntza-sare hurbil eta sendoa sor daiteke, eguneroko premia zehatzei zuzenean erantzuteko. Lankidetza hori konpromiso irmoa ere bada pertsonengandik hurbilago dagoen arreta-eredu enpatikoago eta bidezkoago batekin.

Aldi berean, mugimendu horren eskutik, elkartasuna eta dohaintza bultzaten ditugu, baita beste pertsona batzuek erabiltzeko moduko laguntza teknikoen berrerabilera ere. Esparru horretan kultura sortu nahi dugu eta komunitate osoa inplikarazi, baterako ekintza batean parte har dezan, egoera ahulean daudenei laguntzeko eta, horrela, eragin positiboa sortzeko.

Laguntza-sare horiek ugarituz gero, laguntza teknikoei estaldura handiagoa eman ahal izango diegu, eta erabiltzaileen lasaitasunerako eta ongizaterako oztopoak kendu. Eta egoera partikularrei irtenbidea ematen diegunez, zerbait handiagoa lortzen ere laguntzen ari gara: gizarte inklusiboagoa eta solidarioagoa.

Aurreko guztia dela eta, 

Erakunde laguntzaile guztiok, behean sinatzen dugunok, deialdi publikoa egiten dugu egoera onean dauden laguntza-produktuak emateko, horiek behar dituzten pertsonentzako mailegu solidarioetan berrerabil daitezen. 

Elkartasuna zabaltzeko deia egiten dugu, askoz pertsona eta familia gehiagori laguntzeko; aldi berean, ingurumena zaintzen laguntzen dugu, hondakinak minimizatze baitira. 

DEIALDIA SINATU DUTEN ERAKUNDEAK: 39 udalak, 4 mankomunitateak, 24 elkarteak eta 13 enpresak.

Deialdiaren sinatzaileak