Datorren barikuan, urtarrilak 31, ​“Begirada barri bat” zikloaren beste pelikula berri bat ​egongo da Urdulizko Kultur Etxean.

Pelikula “El último duelo” izango da 18:30etan.

Filma doan izango da eta ​3 eta 11 urte bitrarteko umeentzako haurtzaindegi zerbitzua ​egongo da. Zerbitzua eguaztenera, urtarrilak 29, arte eskatu ahal da.
Sarrerak eskuragarri daude iada Kultur Etxean. Hurrengo ordutegian:

  • Astelehenetik barikura 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Zapatuetan 9:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera

Laburpena

Jean de Carrouges zaldunaren eta Jacques LeGris iheskorraren arteko liskarra kontatzen du, lehenak bigarrenari leporatzen baitio Margarita de Carrouges emazteaz abusatu zuela. Karlos VI.a erregeak gatazka konpontzeko modurik onena hil arteko dolua dela erabaki du. Irabazten duena egiaren jabea izango da, eta LeGrisek garaituz gero, zaldunaren emaztea zigor gisa salaketa faltsuengatik erreko da.

Trailer​