Fuentes familia ez da munduko familiarik onena. Lanak, ikastetxeak eta errutinak deskonexio-espiral batean murgildu dituzte, eta ezinezkoa dirudi hori gelditzea. Dena aldatzen da, ordea, taldeko txikienak, Valentinak, bere bederatzigarren urtebetetzean desio bat eskatzen duenean. Hurrengo egunean, familiako kide guztiak gorputza trukatuta esnatzen dira: Aita emaztearen gorputzean dago, neskatoa amonaren gorputzean harrapatuta dago, biki nerabeak ez dira beraiek… Anabasa nagusitzen da familian eta etsipenez, elkarri galdetzen diote: Nor da nor? Familiak egoera zentzugabeei eta zirkunstantzia barregarriei aurre egin behar dien bitartean, Fuentes familiak bestearen azalean sartzen ikasi beharko du, eta haien artean konfiantza izan beharko dute egoera lehengoratzeko. Gai izango ahal dira beren jatorrizko gorputzetara iztultzeko eta beraien bizitzak berreskuratzeko?

Lekua: Urdulizko Kultur Etxea

Prezioa: 3,70€

Trailerra

Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.

  • Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
    • Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
    • Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
  • Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
  • Sarrerak eskudirutan:
    • Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.
  • Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat.

NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.