Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek uste du SantaKlaus dela, film-saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortzen du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatuko du Santaren tailerraren kontrola hartzeko. Asmo gaizto horiek desegiteko gai izango diren bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira. Gabonak salbatzeko gai izango al dira berandu baino lehen?

Lekua: Urdulizko Kultur Etxea

Prezioa: 3,70€

Trailer​ra

Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.

Totemean (Txartel bidezko ordainketa)

  • Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
  • Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera

Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada

Sarrerak eskudirutan:

  • Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko f​ilmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke. hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.

Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat.

NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.​