New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-lanik ospetsuena, abentura honetako eszenatokiak dira, non Samsonek, kaleko txakurren talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko duen. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatu zen. Han, Margot xarmanta ezagutuko du, Anastasiako maskota, antzokiko lehen dantzaria. Trama korapilatu egiten da Britainia Handiko erreginarena izan zen diadema bakarra, Anastasiak laurgarren ekitaldian jantzi behar duena, kamerinotik desagertzen denean. Diademarik gabe, ikuskizunak ezin du jarraitu eta bertan behera utzi behar da. Orain Margot eta Samsonek lapurra aurkitu behar dute eta funtzioa salbatu George Bizet handiaren musikaren doinuarekin.
Lekua: Urdulizko Kultur Etxea
Prezioa: 3,70€
Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik.
- Totemean (Txartel bidezko ordainketa)
- Astelehentik barikura, 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 bitartean
- Zapatuetan, 09:30 – 14:00 bitartean eta 17:00etatik aurrera
- Webgunearen bidez: urduliz.sacatuentrada
- Sarrerak eskudirutan:
- Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.
- Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat.
NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.