2000. urtean, Nevenka Fernández 24 urteko Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotziak jazarpen gupidagabea jasan zuen, bai sentimentala bai profesionala, alkatearen aldetik, bere borondatea arlo politikoan eta pertsonalean egitera ohituta dagoen gizona. Nevenkak salaketa jartzea erabaki du, baina badaki oso prezio altua ordaindu beharko duela: bere ingurukoek ez dute babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra ematen dio eta hedabideek epaiketa publiko baten pean jartzen dute. Haren kasuak #metoo mugimendua hasten du Espainian, terminoa asmatu baino askoz lehenago. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honek protagonista aitzindari bihurtzen du, lehen aldiz eragin handiko politikari herrikoi bat sexu-jazarpenagatik eta laneko jazarpenagatik epaitegietara eramatean.

Urdulizko Kultur Etxean

Prezioa: 4,75€

Trailerra

Hileko filmen eta ekitaldien sarrerak salgai hilaren hasieratik

  • Totemean (Txartel bidezko ordainketa):

Astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera.

Eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.

  • Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat.

NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.