Urriaren 15a haurdunaldiko, erdiondoko eta jaioberrien heriotzaren dolua ikusgai egiteko mundu eguna da. Mundu mailan 4 haurdunalditik 1en gertatzen den egoera hau oso zaila izaten da bizi daben pertsona eta beraien familientzat.
Haurdunaldiko 22.astetik hasita jaio osteko 28.egunera arteko denboran gertatzen dirazen haurren heriotzak egongo lirateke egoera honen barruan. Egoera zail horretatik igaro direnei laguntzeko Esku Hutsik elkartea sortu zen.
Egiten dituzten jarduera guztiek hainbat helburu dauzkate baina lehenengo pertsonan bizi duten pertsonentzat eta beraien familientzat garrantzitsuena dolua egiten laguntzea izango litzateke; hau da, beraientzat hain zaila den egoera batean norabait bere ondoan edukitzea eta entzun egitea. Zoritzarrez gizartearen parte handi batentzat ulergaitza egiten delako eta askotan tabu sozial gisa kontsideratzen delako.
Hori dela eta, tabu sozial hori hausteko asmoarekin sortu zen egun hau; zeinetan udalerri ezberdinetako eraikin, plaza edo bestelako toki esanguratsuak argiztatzen diren hausnarketa egitera bultzatzeko eta baita lehenego pertsonan egoera hau bizi izan dutenak bakarrik ez daudela adierazteko; keinu sinboliko gisa.
Utz ditzagun gure aurreiritziak alde batera eta enpatizatu dezagun pixka bat!