Euskadiko leku guztietatik etorritako 4.500 lagunek euskal folklorearen benetako festa bihurtu zuten urduliztar bidea

Maiatzaren 21an, igandea, dantzariek gehien espero duten egunetako bat bizi izan genuen Urdulizen; hau da, Bizkaiko Dantzarien Eguna. Ekitaldi kultural eta artistiko hau oso finkatuta dago, eta 3.500 dantzari baino gehiago biltzea lortu zuen. Aita Gotzon etorbidea kolorez eta alaitasunez bete zuten dantza tradizionalenen bitartez.

Euskal Herriko leku guztietatik etorritako 4.500 lagun inguru ere hurbildu ziren festara, eta egun osoan zehar gozatu, dantzatu eta abestu zuten. Euria desfilearen unean agertu bazen ere, 69 dantza taldeek herriko kale nagusia zeharkatu ahal izan zuten arazorik gabe eta entzuleen txaloen aurrean.
Talde bakoitza dagokion lekuan jarri ondoren, dantzari guztien emanaldiak hasi ziren, txikiak zein helduak, eta bide urduliztarra euskal folklorearen benetako festa bihurtu zen, kolorez, alaitasunez eta kulturaz betea, erretiratuen plazatik Elortza ikastetxera 600 metroko ibilbidean hedatu zena.