Euskararen astean, abenduaren 3ko ospakizunaren inguruan, Urdulizen, umeei eta helduei zuzendutako hainbat jarduera egin ziren bi egunetan zehar, eremu guztietan hizkuntzaren erabilera sustatzeko.

Larunbatean, eta egunak lagundu ez bazuen ere, kalejira musikatua egin zen Mauratza plazatik Elortza plazara arte. Bertan, herriko taldeek eta elkarteek parte hartu zuten; Beti Lagunak, Iratxo Gorria, Gure Esku, Urdulizko Eskubalioko Taldea eta Elortza Eskola, besteak beste, musika estilo desberdinak abesten eta kaleetan euskal giroa sortzen. Iluntzean, 21.00etan, Asago musika taldearen kontzertua izan zen Txiberri tabernako frontoian.

Igandean, ostera, eguraldi ona zela aprobetxatuz, egun horretarako programatuta zeuden ekintza guztiak metro gaineko plazazara bideratu ziren. Bertan, goizeko 12.00ak aldera, Elortza eskolako ikasleek eurek prestatutako eta idatzitako adierazpena irakurri zuten herritar guztien aurrean. Bukatzean, Iratxo Gorria dantza taldeak kolorez eta musikaz bete zuen jendez beteriko plaza eta eguna amaitzeko, bertara gerturatu ziren pertsona guztiek txalaparta tailerraz, egurrezko jolasez eta talo tailerraz disfrutatu hala izan zuten.