Herriak berriro ere bere elkartasuna erakutsi du, Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunarekin bat eginez pasa den urriaren 13an, Udaletxearen fatxada arrosa kolorearekin argiztatuta.

Egun berean, iluntzean, adin ezberdinetako pertsona talde bat eraikinaren sarreran bildu zen, gaixotasun horren aurka borrokatzeko elkartasuna eta babesa erakusteko koloreetako globoen bidez.

#IKERKETAGEHIAGOBIZITZAGEHIAGORAKO