Urdulizko Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarri du 2023ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa eta honen bitartez, udalerrian erroldatuta dauden lau pertsona kontratatu dira.

Uribe Kosta eskualde osoan 27 pertsona kontratatu dira, denak herri lanetako peoiak, bost hilabeteko eperako eta lanaldi osoarekin.

Ekimena eskualdeko langabeentzat da, eta Lanbideko zerbitzu orokorrek hautatu dituzte parekatze informatikoaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak 2023ko maiatzaren 18an emandako Ebazpeneko irizpideen arabera. Urdulizen 4 pertsona kontratu dira eta abenduaren 1ean hasi ziren 5 hilabeteko kontratuarekin.