Urdulizeko Berdintasunaren aldeko bideak hazten jarraitzen du askatasunaren bila; hori dela-eta, martxoaren 5ean, Inola elkarte feministak ibilbiderako baldosa berri bat inauguratu zuen Antsonekoa plazan, anbulatorioaren ondoan, hots, parte hartzeko proiektu hori 2018an abian jarri zenetik bosgarrena.

Beste urte batzuetan bezala, plaka berri horretan berdintasun-balioen aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako lelo bat inprimatu da. Zehazki, aurten, ondorengo leloa hautatu dute parte hartzeko prozesuan parte hartu duten herritarrek: “Berdintasunerako bidea denon artean egingo dugu”. Elkartea aldian-aldian biltzen da udal-mailan emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioaren eta sentsibilizazioaren inguruan eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiteko.

Gizonen eta emakumeen arteko ekitatea eraikitzeko borrokak aktibo jarraitzen du Urdulizen. Beraz, udalerrian bizi diren pertsona guztiak ekintza horietan parte hartzera animatzen ditugu, profesionalek dinamizatzeaz gain, prestakuntza-saio ezberdin oso interesgarriak egiten baitituzte.

Urduliz, borroka feministara!

Egun berean, ohiko elkarretaratzea egin  eta adierazpena irakurri zen Elortza plazan; jarraian, berriz, kalejira eta triki-poteo feminista egin ziren baldosa berria inauguratu aurretik. Baldosa bide feministaren parte izango da.

Ondoren, martxoaren 8an, asteartea, tokiko elkarteek Bizkaiko hiriburuan deitutako manifestazioetan parte hartu zuten, eta martxoaren 10ean, ostirala, 18:30eaan, genero-ikuspegiko zinema-saioa izan zuten Kultur Etxean: “En un muelle de Normandía”.

Berdintasunaren aldeko Bidea

Parte hartzeko proiektu bat da, eta Berdintasun Sailak bultzatzen du. Gainera, tokiko elkarteen eta udalerriko herritarren lankidetza du. Lehen urratsa duela bost urte (2017) bultzatu zen, Inolaren egoitzaren ondoan oroimenezko zuhaitz bat jarrita, Andrabarriak elkartearen proiektua. Ondoren, parte hartzeko prozesua burutu zen, eta aurkeztutako proposamenen artean, Eskubaloiko jokalariena hautatu zen, Berdintasunaren Bidea. 2019an, lehen baldosa inauguratu zuten Inolaren egoitzatik eta elizatik gertu, eta ondorengo mezua zuen: “Ez zaude bakarrik! Hemen egongo gara harik eta emakumeen kontrako indarkeriari amaiera ematea lortu arte”.